EUS | CAST

BIDEAK Dokumentala

Proiektuaren garapena

Proiektuaren garapena

Ibilbidearen trazaketa
Arruazutik Izabara joateko mendiko bideak erabiliko ditut, bai bide lokalak zein GR bezala ezagutzen ditugunak, beraz bidea hauek lotu beharko ditut distantzia eta garaiera metatuak ongi neurtuz, erronka betegarria eta segurua izan dadin. Gainera bide hauen historia eta zehaztapenak kontutan hartu eta ezagutzera ematea nahiko nuke ibilbidea sarean erabilgarri egoteko moduan jarriaz.

Ondarearen bilketa eta grabatze lana
Artzaintza eta kirola abiapuntu hartuta ondarearen bilketa eta grabatze lana. Ibilbidean zehar gure ondarea islatuta eta balioan jarrita gera dadin, ondare horren bilketa lana egingo da, bertan eskualde, herri, turismo bulego, ekimen sozial, sektore akademiko, sektore profesional (lehen sektorea) edo eta adituen parte hartzea bilatuko delarik. Horrela ibilbidean zehar ahalik eta argazki osatuena bilatuz.

Natur ondarea
Ibilbidean zehar babestutako natur parkeak zeharkatuko ditugu. Bertan Europa mailan dauden Harizti zabal edo angio garrantzitsuenak, izugarrizko balio ekologikoa duten mendi larreak, ia endemikoak diren animalia ezberdinen bizitokia diren inguruneak, modu ia basatian aurkitzen ditugun bertako Etxabereak (Ardi Latxa, Betizuak, Pottokak, Auritz Behorrak, Behi Pirenaikoak…) hauen inguruan ere arituko gara, gure kirol ekimenak errespetuzkoak izan behar dira ingurunearekin eta horretarako ingurunearen balioaren ezagutza ezinbestekoa da.

Kultur ondarea
Ibilbidean zehar aurkituko ditugun herrien eta oro ar dugun kultur ondarea bildu eta ezagutzera emango dugu, kasu honetan gure hizkuntza ardatz izango delarik. Arruazuko artzaina zen nire osaba Joxe Mari Ganboa eta nire Izabako birraitona Doroteo de Miguelen (artzaina hau ere) artean edukitzen zituzten hizketaldiak aitzakia hartuta, batak Arruazuareraz eta besteak erronkarieraz.

Historia ondarea
Bai Artzaintza edo Nekazaritza oro har zein kirol erronkei lotutako istoria izango da gehien bat bilduko eta zabalduko dena. Askotan biak uztartuak agertuko diren istoriak biltzeko ahalegin berezia egingo da. Hala ere istoria ondare orokorraren zertzeladak bildu eta ezagutzera ematea bilatuko dugu. Artzain edo baserritarren artean egindako kirol erronka edo apostuak, gure mitologiak gordetzen dituen bitxikeriak, gure lurretan ezinbestekoak izan diren gertaera historiko bereziak, gure erronketarako grina azaltzen duten istoriak…

Giza ondarea
Ibilbidea garatzea edota ingurune hauetan aisiaz gozatzeko ezinbestekoa da herritarren arteko harremanak, nola harremanatzen gara? gure alde gizatiarra, norbanakoa zein kolektiboa. Gure izaera alegia, hau islatzea bilatuko dugu. Gai hauek ez dira isolatuak edo era ordenatuan landuko. Gainera gaiak ezingo dira, edo gure asmoa behintzat hori izango, sakonean azaldu. Erronka ardatz izango delarik, erronkaren inguruan agertuko diren zertzeladak izango dira. Lehen adierazi bezala, argazki osatuena bilatzeko asmoz. Azken finean gure ondarea islatuta geldituko bada ere modu arin eta interesgarrian izatea nahiko genuke.

KAPITULOAK

1. Atala

Proiektuaren aurkezpena

2. Atala

Bertako produktu eta produktu jasangarrietan oinarrituriko nutrizioa Xalok Zentruaren eskutik.

3. Atala

Prestaketa fisikoa Xalok zentroan

4. Atala

Prestaketa fisikoa II

Entrenamenduak I.

1. Etapa -  Entrenamenduak

ENTRENAMENDUAK II.

2. Etapako entrenamenduak

Entrenamenduak III.

3. Etapa, entrenamendua

Entrenamenduak IV.

4. Etapa, entrenamenduak

Sakana

Sakana. Arruazun, Aralarren eta Andiaren magalean, hasiko dira erronka honen lehenengo pausoak. 

Erronkari Gazta

Erronkari, erronka honen jatorria eta, aldi berean, helmuga.

Ternua Group

Ternua batzen da erronkara.

Prentsaurrekoa I.

Erronkaren aurkezpena Aritz Ganboaren eskutik. 

Prentsaurrekoa II.

Iker Martinezen eskuetan dago ibilbidea diseinatzea. 

Prentsaurrekoa III.

Iker Karrera izango da erronka guztian zehar Aritzen euskarria. 

Prentsaurrekoa IV.

Izabako Kultur Elkartearekin elkarlanean. 

Prentsaurrekoa V.

Ternuak gure behar teknikoei erantzuna emanen die. 

Prentsaurrekoa VI.

Muxu Estudio izango da erronka hilezkor bihurtuko duena dokumental baten bitartez. 

Partu hartu erronkan

Erronkaren partaide izatera animatzen zaituzegu. 

babesleak

Sakana Garapen Agentzia Sakana Izaba Arruazuko Udala Idiazabal
D.O. Queso Roncal Artzai Gazta Reyno Gourmet Intia Muxu Estudio
Sirius System Film David Arretxe Xalok AC training Fisioterapia Dani Ramos
Elhuyar Ternua Albaola Kurruxkla Albi gaztandegia
Borda marengo OSSAU-IRATY Loperena Gaztandegia Atekoa Baztarrika
La leze Lorentxoina Utxama