EUS | CAST

BIDEAK Dokumentala

Dokumentala

Dokumentala

Nire istoria ez da nirea soilik, gurea da, herriarena, herritarrona. Artzaintzari eta gizalditan lurrari lotuak eginiko bizimoduari esker daukagun oinordetza da. Mendeetan gure trebetasunak neurtu eta garatzeko egindako erronkek sortu dute guregan kirolarekiko grina eta horrela uztartu ditugu denboran zehar lanerako eta kirolerako joera gure herrietan barna. Izan zirelako gara eta garelako izango dira! Beraz, erronka honetan bere burua islatuta aurkituko duen jende ugari egongo da zalantzarik gabe, hala nola jende ugari horien bizipen eta istoria pertsonal askori esker otu zait niri ere historia hau.

Jabetzen al gara naturaz, paisaiaz, mendi, larre zein basoez edo gure landa eremuak eskaintzen duen aisiaz gozatzeko (kirolaren bidetik adibidez) ditugun beharrez? Jabetzen al gara gure inguruneak eskaintzen dituen ahalmen edo gaitasun guztiez?

Naturan eta landa eremuan egiten diren kirol edo aisi ekintzak gero eta ugariagoak dira. Hiri kultura edo kultura urbanoan murgilduta dagoen jendeak herri, mendi, baso, zein larreak bilatzen ditu gero eta gehiago.

Gure ingurunea eta osasunarekin gero eta sentikorragoak garela dirudi.

Horietako adibide gisa mendi lasterketen azken urteetako gorakada da, edota elikadura osasuntsuaren bidean inguru edo gertuko elikagaiekiko apustuaren gorakada nabaria.

Lurralde honek eskaintzen dizkigun aukerak ezin hobeak dira honelako jardueretarako, landa eremuan bizi garenok, abeltzain zein nekazariok ezinbesteko eragina dugu ingurunearen mantentze eta kudeaketa lanean: gure pasaiaren sortzaileak, bide eta xenden garbiketa, suteen prebentzioa, txabolek eskaintzen duten aterpea. gure elikagaiak dira modu zuzen eta osasuntsuenean jendartearen plateretara iristen direnak.


 

Halere askotan elkarren beharrik ez dugun bi mundu bezala bizi gara!

Horrelako erronka batek bi mundu hauek elkarri begira jartzeko aukera emango digu, gure bi munduak batzeko aukera alegia, horretarako, inguruan ditugun bitarteko eta potentzialak askatuz.

Erronka bera burutzeko bertan dauzkagun tresna, baliabide, azpiegitura zein gure gizarteak elkarlanerako ematen dizkigun aukeraz baliatuko naiz.

GAZTA BOROBILA* DELAKO EGINGO DUT KORRIKA!!

* euskaraz borobila perfektua esateko erabiltzen da eta ikuspegi holistikoa adierazten du, ziklo perfektua, etengabea, iraunkorra.

KAPITULOAK

1. Atala

Proiektuaren aurkezpena

2. Atala

Bertako produktu eta produktu jasangarrietan oinarrituriko nutrizioa Xalok Zentruaren eskutik.

3. Atala

Prestaketa fisikoa Xalok zentroan

4. Atala

Prestaketa fisikoa II

Entrenamenduak I.

1. Etapa -  Entrenamenduak

ENTRENAMENDUAK II.

2. Etapako entrenamenduak

Entrenamenduak III.

3. Etapa, entrenamendua

Entrenamenduak IV.

4. Etapa, entrenamenduak

Sakana

Sakana. Arruazun, Aralarren eta Andiaren magalean, hasiko dira erronka honen lehenengo pausoak. 

Erronkari Gazta

Erronkari, erronka honen jatorria eta, aldi berean, helmuga.

Ternua Group

Ternua batzen da erronkara.

Prentsaurrekoa I.

Erronkaren aurkezpena Aritz Ganboaren eskutik. 

Prentsaurrekoa II.

Iker Martinezen eskuetan dago ibilbidea diseinatzea. 

Prentsaurrekoa III.

Iker Karrera izango da erronka guztian zehar Aritzen euskarria. 

Prentsaurrekoa IV.

Izabako Kultur Elkartearekin elkarlanean. 

Prentsaurrekoa V.

Ternuak gure behar teknikoei erantzuna emanen die. 

Prentsaurrekoa VI.

Muxu Estudio izango da erronka hilezkor bihurtuko duena dokumental baten bitartez. 

Partu hartu erronkan

Erronkaren partaide izatera animatzen zaituzegu. 

babesleak

Sakana Garapen Agentzia Sakana Izaba Arruazuko Udala Idiazabal
D.O. Queso Roncal Artzai Gazta Reyno Gourmet Intia Muxu Estudio
Sirius System Film David Arretxe Xalok AC training Fisioterapia Dani Ramos
Elhuyar Ternua Albaola Kurruxkla Albi gaztandegia
Borda marengo OSSAU-IRATY Loperena Gaztandegia Atekoa Baztarrika
La leze Lorentxoina Utxama