EUS | CAST

BIDEAK Dokumentala

Bideak Dokumentala

Aritz Ganboa de Miguel dut izena. Nafarroako bi herrietan,  Arruazu Sakanan (Aitaren partetik) eta Izaba Erronkarin (Amaren partetik)  jatorria duen Arruazuko artzain bat naiz. Natura eta landa eremua izan dira beti nire pasio nagusiak eta pasio hauek nire ogibide eta bizimodu bihurtu dira artzaintzaren bidez. Lan hau ederki uztartzen da nire afizioetariko batekin: Mendi laisterketak. Artzaintzak mendiari zein naturari lotzen nau, horrela egiten dute bat nire bi pasioek, kirola eta natura!

Istorio bat kontatzera natorkizue. Nirea ez den baino bere parte naizen, garen istorioa. Idatzirik, idazten eta idazteko dagoen istorioa!

Istorio honek erronka batera eraman nau. Bakarrik egiterik izango ez dudan erronka batera. Inguratzen gaituen giza ondarea zein kultur, ingurune, paisai, ekonomi, histori, gastronomi… ondarearen balioa ezinbestekoak izango dira. Neurri berean,  erronkak, hauexek balioan jartzeko asmoa izango du, finean, izan zirelako garela eta garelako izango direla aditzera emateko!

Arruazun Idiazabal J.I. duen gazta bat egin eta mendian zehar korri eginez Izabaraino eramango dut soinean, Pirinioak zeharkatuz etapa bakar batean,  bertako artzain batek eginiko Erronkariko J.I. duen gazta batekin  elkartzeko  helburuarekin. Bidean gertatuko den guztia dokumental batean bilduz.
Erronka 2019ko Urrian izango da.

ERRONKA ETA ISTORIO HONEN PARTE IZATERA GONBIDATUTA ZAUDE. ONGI ETORRI!!

ERRONKAREN BIDEAK

1. Atala

Proiektuaren aurkezpena

2. Atala

Bertako produktu eta produktu jasangarrietan oinarrituriko nutrizioa Xalok Zentruaren eskutik.

3. Atala

Prestaketa fisikoa Xalok zentroan

4. Atala

Prestaketa fisikoa II

Entrenamenduak I.

1. Etapa -  Entrenamenduak

ENTRENAMENDUAK II.

2. Etapako entrenamenduak

Entrenamenduak III.

3. Etapa, entrenamendua

Entrenamenduak IV.

4. Etapa, entrenamenduak

Sakana

Sakana. Arruazun, Aralarren eta Andiaren magalean, hasiko dira erronka honen lehenengo pausoak. 

Erronkari Gazta

Erronkari, erronka honen jatorria eta, aldi berean, helmuga.

Ternua Group

Ternua batzen da erronkara.

Prentsaurrekoa I.

Erronkaren aurkezpena Aritz Ganboaren eskutik. 

Prentsaurrekoa II.

Iker Martinezen eskuetan dago ibilbidea diseinatzea. 

Prentsaurrekoa III.

Iker Karrera izango da erronka guztian zehar Aritzen euskarria. 

Prentsaurrekoa IV.

Izabako Kultur Elkartearekin elkarlanean. 

Prentsaurrekoa V.

Ternuak gure behar teknikoei erantzuna emanen die. 

Prentsaurrekoa VI.

Muxu Estudio izango da erronka hilezkor bihurtuko duena dokumental baten bitartez. 

Partu hartu erronkan

Erronkaren partaide izatera animatzen zaituzegu. 

Jarraitu proiektuaren egunerokotasuna
gure sare sozialetan

babesleak

Sakana Garapen Agentzia Sakana Izaba Arruazuko Udala Idiazabal
D.O. Queso Roncal Artzai Gazta Reyno Gourmet Intia Muxu Estudio
Sirius System Film David Arretxe Xalok AC training Fisioterapia Dani Ramos
Elhuyar Ternua Albaola Kurruxkla Albi gaztandegia
Borda marengo OSSAU-IRATY Loperena Gaztandegia Atekoa Baztarrika
La leze Lorentxoina Utxama